Ikasturteko lehenbiziko bilera egingo du Azkoitia Lagunkoiak, asteazkenean

Urola Kostako Hitza 2019ko irailaren 13a

Bilera herritar guztientzat irekia izango da, eta bertan "zahartzaro hobeago batez gozatzeko" aukerak landuko dituztela aurreratu du Udalak.

Udako etenaldiaren ostean, Azkoitia Lagunkoiak bere lan dinamika berreskuratuko du, eta hileroko bilerak egiteari ekingo dio. Ikasturte berriko lehenbiziko bilera asteazkenean egingo dute, Elkargunean 18:00etan. Bilera herritar guztientzat irekia izango da, eta bertan "zahartzaro hobeago batez gozatzeko" aukerak landuko dituztela aurreratu du Udalak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide