Zine denboraldia aste honetan hasiko da berriro Azkoitian, eta dagoeneko eskuragarri daude abendura arteko Zine Bonoak. Urte amaiera bitartean eskainiko dituzten bost filmetarako balio du bonoak, eta 15 euro ordaindu behar da Baztartxo antzokian. Beraz, ikusleak hiru euroren truke ikusi ahalko du film bakoitza. Bestalde, Zine Bonoa aurrez dutenek abendura arte erabil dezakete.
Udako etenaldiaren ostean, asteburu honetan hasiko da zine denboraldia, Cold war filmarekin.