Thalia Zedek musikari ipar amerikarrarekin batera lau kontzertu eskainiko ditu musikari azkoitiarrak datorren urriaren lehen egunetan. Emanaldi horietako bat Azkoitiko Matadeixen izango dela iragarri du Anarik. Urriaren 4an (ostirala) izango da Azkoitiko kontzertua. Musikariak hala azaldu du sare sozialen bidez, "urriaren hasieran biratxo bat egingo dugu Thalia Zedek-ekin, eta biran bion kantak joko ditugu Anari Bandarekin".
Birako beste kontzertuak honakoak dira: urriaren 2an, Bilboko Kafe Antzokian; urriaren 3an, Gasteizko Jimmy Jazzen; eta urriaren 6an, Donostiako Le Bukowskin.