Gaurtik aurrera Azkoitiko Uhaitz kafetegian ere eman daiteke izena Mangaixue bizikleta martxan

Urola Kostako Hitza 2019ko irailaren 3a

Datorren irailaren 14an, larunbata, egingo da Mangaixue bizikleta martxa, eta gaurtik hilaren 11ra bitartean Uhaitz kafetegian nahiz Rock The Sport webgunean eman daiteke izena probarako. Bi ibilbide izango ditu martxak; bata, 35 kilometrokoa, eta bestea, 26 kilometrokoa.

Iazko Mangaixue mendi martxako irudi bat.

Azkoitiko Anaitasuna Mendi Bazkunak antolatuta, Mangaixue mendi bizikleta martxa egingo dute beste urte batez datorren irailaren 14an, zapatua, eta hilaren 11n amaituko da martxan izena emateko epea. Orain arte Rock The Sport webgunean soilik eman zitekeen proban izena, baina gaurtik aurrera, Uhaitz kafetegian ere izango da horretarako aukera. 

Bi ibilbide izango ditu martxak. Batetik, 35 kilometro eta 1.450 metroko malda positiboa duena; eta, bestetik, 26 kilometro eta 1.100 metroko desnibel positiboa dituena. Horrez gain, ibilbidean zehar anoa guneak ere izango dira, eta martxaren amaieran dutxak eta mangerak erabili ahal izango dituzte parte hartzaileek. Helmugara iristean ere janaria eta edaria izango dituzte eskura txirrindulariek, eta antolatzaileek opariak ere zozkatuko dituzte.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide