Bertso afariarekin iritsiko dira San Agustin jaiak Aizpurutxora etzi

Urola Kostako Hitza 2019ko abuztuaren 26a

21:00etarako jarri dute hitzordua, eta iazko gisan, Iban Urdangarin eta Iker Zubeldia ariko dira bertsotan. Afarira joan nahi duten herritarrek Itziar jatetxera deitu beharko dute.

Iazko bertso afariko irudi bat.

Aurten ere bertso afariarekin ospatuko dituzte San Agustin jaiak Aizpurutxon. Etzi, asteazkena, egingo dute afaria auzo horretako Itziar jatetxean. 21:00etarako jarri dute hitzordua, eta iazko gisan, Iban Urdangarin eta Iker Zubeldia ariko dira bertsotan. Giroa alaitzeaz, berriz, trikitilariak arduratuko dira. Afarira joan nahi duten herritarrek Itziar jatetxera, 943-85 26 30 telefono zenbakira deitu beharko dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide