Haurrentzat jolasak eta kirola nagusi, Azkoitiko Andramari egunaren arratsaldean

Urola Kostako Hitza 2019ko abuztuaren 15a

Azkoitiko Andra Mari eguneko arratsaldea pilota partidekin hasi da, Gurea pilotalekuan. 17:30ean, Trenbidearen Zumardian, haurrentzako zezen txikiak eta poniak izan dira, eta 18:30etik aurrera Balda plaza leporaino bete da bizikleta ikuskizunaz gozatzeko. Zubiberri Gimnastika Erritmikoko nesken erakustaldia eta Eltziegoko dultzaineroen kalejira ere izan dira. Gauen Film Laburren Lehiaketa izango da lehenengo, eta jarraian, Deus ez taldearen kontzertua izango da plazan.

Gaur arratsaldeko irudi batzuk:

Hona hemen biharko egitaraua:

09:30. Eltziegoko dultzaineroen kalejira.

10:00. Txalkor txistulari taldearen kalejira.

10:50. Udalbatzari parrokiara lagunduz, Txalkor txistulari taldeak Alkate Soinuajoko du.

11:00. Meza Nagusia.

12:00. Erraldoi eta buruhandien kalejira.

12:15. Aurreskua, Herriko plazan.

13:00. Azkoitiko Musika Bandaren eta Eltziegoko dultzaineroen kontzertua, Kontzejupean.

14:00. Haur eta gurasoen bazkaria, Ikurrinnaren plazan.

16:30. Mus Txapelketa txosnagunean.

17:00. Gazteentzako jolas dinamikoak, Balda plazan.

17:00. Diskopuntx ikuskizuna, adin guztientzat, eliz atarian.

18:00. Autogestioari buruzko eztabaida txosnagunean.

19:00. Sahatsa dantza taldeko kideen eta herritarren partaidetzarekin, plaza dantzak, eliz atarian.

20:00. Afaria, txosnagunean.

23:00. Suzko erroberak Baztarrikaldetik, Pirotecnia Zaragozana etxearen eskutik.

23:30. Modus Operandi taldearen kontzertua, Herriko plazan.

02:00. Gorputzak Mugitzera, txosnagunean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide