Txupinazoa botata lehertu da festa gaur, Andramari bezpera, eta arratsaldean ere jendetza izan da kalean. Batetik, umeentzako puzgarriak izan dira plazan, eta 20:00etan ohiko salbea hasi da parrokian. EAJ eta PSE-EE udal ordezkariak Ama Birjinaren Jasokundeko parrokara joan dira korporazioan, Txalkor Txistulari taldeak Alkate soinua jotzen zuen bitartean. Elizan, Salbea abestu dute parrokiako abesbatzak eta Iraurgi abesbatzak, Jose Luis Frantzesenak jotako organuaren doinupean.
Hona hemen, datozen orduetako egitaraua:
Gaur, abuztuak 14
23:00. Gozategi taldearekin dantzaldia, Herriko plazan.
01:00. Garra, Kezkak eta Istilu taldeen kontzertuak txosnagunean.
Bihar, abuztuak 15
09:30. Eltziegoko dultzaineroen kalejira.
10:00. Herriko Musika Banda eta Txalkor txistulari taldearen kalejira.
10:50. Udalbatzari Parrokiara lagunduz Herriko Musika Bandak, Txalkor txistulari taldearen laguntzaz, Alkate Soinua joko du.
11:00. Meza Nagusia.
12:00. Eltziegoko Dultzaineroek lagunduta, erraldoi eta buruhandien kalejira.
13:00. Herriko Musika Bandaren eta Txalkor txistulari taldearen kontzertua, Kontzejupean.
17:00. Pilota partidak, Gurea pilotalekuan. Zarauzko pilota torneoko finalaurrekoak.
17:30. Zezen txikiak eta poniak, Trenbidearen Zumardian.
18:00. Antzerkia txosnagunean.
18:30. Freestyle Bike Show ikuskizuna, Balda plazan.
19:00. Pintxo-potea txosnagunean.
20:00. Azkoitiko Gimnasia Erritmiko taldearen erakustaldia, eliz atarian.
20:00. Eltziegoko dultzaineroen kalejira.
20:00. Murxi, Krakobia, Ol_ber, Munizio, Tximas, Goiko eta Josu Aranburu dj-en emanaldia txosnagunean.
22:00. IX. Film Laburren Lehiaketa, Herriko plazan.
23:45. Deus Ez taldearen kontzertua, Herriko plazan.
Hona hemen gaur arratsaldeko irudi batzuk: