Azkoitiko hainbat etxebizitzatan lapurretak egin dituztela eta, adi ibiltzeko eskatu du Udaltzaingoak

Urola Kostako Hitza 2019ko abuztuaren 13a

Udaltzaingoak azaldu duenez, lapurreta egin duten etxebizitza batzuetako sarrerako ateetan marka edo arrasto jakin batzuk agertu dira, silikonarekin eginak. Halakorik ikusiz gero, Udaltzaingoari edo Ertzaintzari abisatzeko deia egin du udalak.

Azken egunetan Azkoitiko hainbat etxebizitzatan lapurretak egin dituztela eta, adi ibiltzeko eta bakoitzak norbere esku dituen neurriak hartzeko eskatu du Udaltzaingoak. Udaltzaingoak azaldu duenez, lapurreta egin duten etxebizitza batzuetako sarrerako ateetan marka edo arrasto jakin batzuk agertu dira. "Armiarma sarearen itxura dute markek, eta lapurrek bizilagunak etxean edo oporretan dauden jakiteko erabiltzen dituzte horiek; silikonazko hari mehe moduko bat izan ohi da", jakinarazi du Udaltzaingoak.

Lapurrek jarritako markak edo seinaleak. (Azkoitiko Udala)

Bebarruetan halakorik ikusiz gero, Azkoitiko Udaltzaingoarekin edo Ertzaintzarekin harremanetan jartzeko eskatu du udalak, Udaltzaingoaren 943-85 71 71 telefono zenbakira edo Ertzaintzaren 943-08 37 80 telefono zenbakira deituta.

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide