Azkoitiko Andramari jaietako txupinazoa zuzenean, Erlo Telebistaren eskutik

Urola Kostako Hitza 2019ko abuztuaren 13a

11:30ean hasiko du Erlo Telebistak zuzeneko emanaldia, eta webgune honetan ikusi ahal izango dira Musika Bandari egingo dioten omenaldia nahiz txupinazoa.

Iazko andramarietako txupinazoko irudia.

Bihar, Andramari bezpera, txupinazoaren zuzeneko emanaldia eskainiko du Erlo Telebistak, eta webgune honetan ikusi ahal izango da ekitaldia. Gainera, 150 urte betetzen dituela eta, Azkoitiko Musika Banda omenduko du udalak jaien hasierako suziria bota aurretik, eta ekitaldi hori ere ikusi ahal izango da Urola Kostako Hitzaren webgunean. 11:30ean hasiko du Erlo Telebistak zuzeneko emanaldia.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide