Andramarien atarian jokatu dute aurten Azkoitian txirrindularien Martitteko Igoera. Gaur goizean, 57 lagunek eman dute izena Jokin Ormaetxea txirrindulari elkarteak antolatutako lasterketa herrikoian, eta 11:00etan abiatu dira guztiak Azkoitiko plazatik Martirietara.
Lasterketa Imanol Arizmendik irabazi du, ibilbidea hamabi minututik beherako denborarekin osatuta (11:57). Bigarren tokian sailkatu da Oier Ibarguren, Muxikan Lehendakari txapelketaren proba irabazi ostean, eta Xabier Salegik osatu du lasterketaren podiuma. Amaia Aizpuruk, bere aldetik, jaso du lehen emakumearen saria.
Hauek dira sari banaketan ateratako argazkiak: