Martitteko Igoera etzi egingo dute Azkoitian

Urola Kostako Hitza 2019ko abuztuaren 8a

11:00etan aterako dira txirrindulariak herriko plazatik eta bertan eman beharko dute izena Jokin Ormaetxea txirrindulari elkarteak antolatutako lasterketa herrikoian parte hartu nahi dutenek.

Etzi, zapatua, egingo dute aurtengo Martitteko Igoera. Iaz lehen aldiz bezala, aurten ere 11:00etan hasiko da Jokin Ormaetxea txirrindulari elkarteak antolatutako txirrindularitza proba herrikoia, herriko plazan. Helmuga, beti bezala, Martirietan izango dute txirrindulariek.

Lasterketan parte hartu nahi dutenek egunean bertan eman beharko dute izena, 10:00etatik 10:45era bitartean, plazan. Parte hartzea irekia da, eta izena ematea doan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide