Itsulapikoak jarri eta bonoak salduko ditu Azkoitiko Herri Mugimenduak, txosnak aurrera ateratzeko

Urola Kostako Hitza 2019ko abuztuaren 7a

Herriko hainbat tabernatan eta Lur belardendan jarriko dituzte. Bonoak hiru eta bost eurotan salduko dituzte. Andramarietako txosnagunearen egitarauaren xehetasunak ere eman ditu Herri Mugimenduak.

Herri Krowfoundiñe izenarekin, andramarietako txosnak aurrera ateratzeko diru bilketa jarri du martxan Azkoitiko Herri Mugimenduak. Hain zuzen ere, itsulapikoak jarri eta hiru eta bost eurotako bonoak salgai jarriko dituzte herriko hainbat tabernatan eta Lur belardendan; Ttakun, Etxe-Aitz, Galipan, Koxka, Zakela, Zurt, Latz eta Dean tabernetan izango da kanpaina diruz laguntzeko aukera.

Txosnagunearen egitaraua, zehaztuta

Bestetik, aurreko astean aurkeztu zuen txosnaguneko egitaraua xehetasun eta zehaztapen guztiekin eman du orain Herri Mugimenduak, bezpareko txupinazoari dagokionez, bereziki. 14an, San Martinen egingo dute txupinazo alternatiboa, LGTBIkolektiboaren eskutik, eta handik jaitsita irekiko dituzte txosnak, ondoren.

Bestetik, txosnetako txandak osatzeko orrialdea sortu dute Interneten. Txandaren bat bete nahi duenak lotura honetan sartuta aukera dezake berea.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide