Estalpea jartzen ari dira Azkoitiko Xabier Munibe ikastolan

Urola Kostako Hitza 2019ko abuztuaren 7a

Udala ari da lanak egiten, oporraldia baliatuz, eta 80.000 euroko aurrekontua dute.

Xabier Munibe ikastolako sarreran estalpea egiteko lanetan ari dira egun hauetan. Azkoitiko Udalak jakinarazi duenez, langileek bukatzear dute egin beharrekoa. Lanek 80.000 euroko aurrekontua dute.

Egurrezko egitura batek sostengatuta, polikarbonatozko panelak jarri dituzte estalpea eraikitzeko. 12x10 metroko neurria du babestutako guneak.

"Euria askotan izaten da hemen eta ikastolako erabiltzaileei sarrera-irteeretan erosotasun handiagoarekin ibiltzeko modua eskaintzea da estalpearen helburu nagusia", azaldu du udalak. Halaber, lanak ikastolan udako oporretan direla egin dituztela ere nabarmendu du, "eragozpenik ez eragiteko".

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide