Azkoitiko parrokia eta gune historiko monumentala bisitatu ahal izango dira asteburuan

Urola Kostako Hitza 2019ko abuztuaren 3a

Azkoitiko Udalak antolatuta eta Juan Bautista Mendizabalek gidatuta, bisita gidatuak izango dira gaur eta bihar Azkoitian.

Azkoitiko Udalak antolatutako bisita gidatuen eskaintzak jarraipena izango du asteburuan. Ezagutu Azkoitiko altxorrak egitarauaren barruan, Udaleko Ondare eta Turismo zinegotzia den Juan Bautista Mendizabalek gidatuta, gune historiko monumentala eta parrokia ezagutzeko aukera izango da.

Gaur, abuztuak 3, 12:00etan parrokiatik abiatuta, bisita gidatua egingo dute gune historiko monumentala ezagutzeko; gainera, 11:00etan parrokia zabalduko dute bisitatu nahi dutenentzat. Bestalde, bihar, igandea, parrokian bertan izango da bisita, 12:00etan.

Azkoitiko altxorrak ezagutzeko antolaturiko bisita gidatuak doakoak dira, eta horietan parte hartzeko ez dago aurrez izena eman beharrik. Nahikoa da aipatutako orduan interes gunera gerturatzearekin.

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide