Asteazkenean zabalduko dute andramarietako bazkarietan izena emateko epea

Urola Kostako Hitza 2019ko abuztuaren 2a

Asteazkenetik aurrera eman ahal izango da izena abuztuaren 16ko gurasoentzako nahiz haurrentzako bazkarian eta hilaren 18ko kuadrillen bazkarian. Izen-ematea Azkoitiko udaletxeko Kultura Sailean edo 943 85 71 70 telefonoan egin behar da.

Andramari jaiak gero eta gertuago daude, eta azkoitiarrak dagoeneko hasi dira festetarako prestatzen. Ohi bezala, abuztuaren 16an gurasoentzako nahiz haurrentzako bazkaria egingo dute, eta hilaren 18an, kuadrillen bazkaria, eta bi bazkari horietan izena emateko epea asteazkenean, abuztuak 7, irekiko dute. Izen-ematea Azkoitiko udaletxeko Kultura Sailean edo 943 85 71 70 telefonoan egin behar da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide