Gerturatzen ari dira Azkoitiko andramariak, eta abuztuaren 14tik aurrera festa giroa izango da nagusi han ere. Azkoitiko Herri Mugimenduak prestatu du dagoeneko txosnaguneko egitaraua, eta bost egunetan ez da faltako ekitaldirik. Izan ere, askotariko saioak prestatu ditu taldeak hilaren 14tik 18ra bitarterako, hala nola kontzertuak, afariak eta txapelketak. Hemen ikus daiteke egitaraua:
Abuztuak 14, asteazkena:
11:00: Txupinazo alternatiboa.
12:00: Txosnen inaugurazioa.
19:30: Krank.
01:00: Garra, Kezkak eta Istilu taldeen kontzertuak.Abuztuak 15, osteguna:
18:00: Antzerkia.
19:00: Pintxo potea.
20:00: Dj-ak: Murxi, Krakobia, Ol_ber, Munizio, Tximas, Goiko eta Josu Aranburu.Abuztuak 16, ostirala:
16:30: Mus txapelketa.
18:00: Autogestioaren inguruko eztabaida.
20:00: Afaria.
02:00: Gorputzak mugitzera.Abuztuak 17, zapatua:
17:00: Magoa.
18:00: Tailerrak.
21:00: Afari beganoa.
22:30: Paxkal Irigoien.Abuztuak 18, igandea:
12:00: Herri jolasak.
18:00: Zutil elektrotxaranga.
01:00: Iruñerria Jamaica Clash.
02:30: Bassetxe Sound Colective.