Azkoitiko Urrategi auzoko otarrea banatu dute hango jai batzordekoek. Jose Luis Garate Gazteluk jaso du saskia, hark baitzuen 0522 zenbaki irabazle ordezkoa. Izan ere, zenbaki saridunaren jabea ez da agertu, eta horretarako epea amaitu denez, ordezkoari eman diote saria.