Juan Ramon Alberdik irabazi du Herrixen elkarteak antolatutako lelo lehiaketa

Urola Kostako Hitza 2019ko uztailaren 29a

'Komertzixo txikixe, herrixen esentzixe' leloa izan da bozkatuena, eta 50 euroko txekea jaso du Juan Ramon Alberdik.

Juan Ramon Alberdi, saria jasotzen. (Herrixen)
 
Azkoitiko Herrixen merkatarien elkarteak antolatutako lelo lehiaketa irabazi du Juan Ramon Alberdik. Honako lelo hau sortzeagatik gailendu da azkoitiarra: Komertzixo txikixe, herrixen esentzixe. Merkataritza txikiaren inguruan sentsibilizazioa lantzeko helburuarekin jarri zuen martxan lehiaketa Herrixen elkarteak duela bi aste, eta Alberdirena izan da boto gehien jaso dituen leloa. Lehia irabazteagatik, 50 euroko txekea jaso du azkoitiarrak.
 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide