Azkoitiko Udalak hainbat lan egin du Altzibar hiribidean, irisgarritasuna hobetzeko asmoz. Hain zuzen ere, 31 eta 33 zenbakien artean dagoen zebra-bidea irisgarria izan dadin, espaloiaren koska kendu dute zati horretan, eta beraz, maila berean utzi dituzte errepidea eta espaloia. Lanen helburua "oztopo arkitektonikoak desagerraraztea" izan da.