Esti eta Olatz bikotea kantaldia eskaintzekoa zen bihar, larunbata, Azkoitiko Plaza Berrian, baina biharko eguraldi txarra iragarrita dagoela eta, Kultura sailak emanaldia atzeratzea erabaki du. Hori hala, Zeanuriko bikoteak (Bizkaia) irailaren 21ean eskainiko du kontzertua Azkoitian.