Uztaileko lehen asteetan Azkoitiko saltokietan erosketak egin dituzten herritarren artean hamabi afari zozkatu ditu Herrixen merkatarien elkarteak. Sarituek 60 euroko bono bana jaso dute, honako jatetxe hauetakoren batean otordua egiteko: Joseba Jatetxea, Isidro Erretegia, Laja Jatetxea, Iturri Jatetxea, Mikel Uria Jatetxea, Errexil, Tta-kun, Etxe-Aitz, Orbela, Koxka, Batzokia eta Zurt.
Bizikleta elektrikoaren zozketa, laster
Era berean, Herrixen elkarteak beste zozketa bat jarriko du aurki martxan. Hain zuzen ere, abuztuaren 1etik hil bukaerara arte herriko dendetan erosketak egiten dituztenen artean bizikleta elektriko bat zozkatuko dute. Gainera, Azkoitia Txartela eskatzeagatik ere zozketan parte hartzeko aukera eskainiko dute. Bizikleta Rural kutxako erakusleihoan izango da ikusgai abuztuan zehar, eta zozketa irailaren 2an egingo dute.