Dozenaka gazte bildu dira Azkoitiko Ikasle Egunean

Urola Kostako Hitza 2019ko uztailaren 22a

Azkoitiko Ikasle Abertzaleakek antolatuta, Ikasle Eguna ospatu zuten joan zen larunbatean Azkoitian. Egitasmoan ekartu ziren dozenaka gaztek Matadeixe izan zuten topagune, eta hitzaldiek, bazkariak eta kontzertuek hartu zuten egitaraua. Eguerdian, Itaia emakume sozialisten sareari eta festa ereduari buruz hausnartzeko aukera izan zuten solasaldi batekin, eta bazkaltzeko tartea hartu ondoren, Istilu, Hell Riders eta Sofokaos taldeek kontzertuak izan ziren aretoan.

(Argazkiak: Azkoitiko Ikasle Abertzaleak)

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide