Azkoitiko VI. Duatloi Herrikoiaren txapelak Azkoitian gelditu dira. Gizonezkoetan Borja Zubizarreta azkoitiarra nagusitu da, proba 18 minutu eta 39 segundoan amaituta. Bere atzetik Garikoitz Olazabal azpeitiarra sailkatu da, eta hirugarren Beñat Guridi. Emakumezkoetan, berriz, Amaia Aizpuru gailendu da; 25 minutu eta 49 segundo behar izan ditu ibilbidea osatzeko. Bigarren postua lortu du Nerea Frances azkoitiarrak, eta hirugarrena Idoia Valenciak.
50 parte-hartzaile izan ditu aurtengo edizioak, 41 gizon eta bederatzi emakume. 2,1 kilometro egin dituzte korrika lehenik, 5 km gero bizikletan, eta azkenik, 700 metro egin dituzte korrika ibilbidea osatzeko.