Inazio Iriarte XXXVIII. Margo Lehiaketaren oinarriak kaleratu dituzte

Urola Kostako Hitza 2019ko uztailaren 19a

Urtero legez, lehiaketaren egunean, 09:00etatik 10:00etara egingo lanerako tresnen zigilatzea Torrezuri erakustokian, eta margolanak 15:00etarako aurkeztu beharko dituzte sortzaileek.

Iazko lehiaketako irabazleak.

Inazio Iriarte XXXVIII. Margo Lehiaketaren oinarriak kaleratu ditu Azkoitiko kultur elkarteak. Abuztuaren 17an izango da margolan lehiaketa, andramarietako egitarauaren barruan, eta nahi duen orok parte hartu ahal izango du. Urtero legez, lehiaketaren egunean, 09:00etatik 10:00etara egingo lanerako tresnen zigilatzea Torrezuri erakustokian, eta margolanak 15:00etarako aurkeztu beharko dituzte sortzaileek. Epaimahaiak 19:30ean emango du erabakiaren berri, eta orduan egingo du sari banaketa ekitaldia 19:30ean. Guztira, 1.800 euro banatuko dituzte sarietan. Urtez urte hazten ari da lehiaketako parte-hartzaileen kopurua; iaz, adibidez, hogei lan aurkeztu zituzten.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide