Azkoitiko Iraurgi eta Badajozeko (Espainia) Nuestra Señora de la Soledad abesbatzek emanaldia eskainiko dute datorren larunbatean, hilaren 20an, Santa Klaran dagoen elizan. Bi abesbatzek hainbat kantu abestuko dituzte elkarrekin 20:00etatik aurrera, eta sarrera doakoa izango da.