Willis Drummond taldeak eta Pablo Haselek kontzertua emango dute larunbatean Azkoitian

Urola Kostako Hitza 2019ko uzt. 17a, 10:50

Larunbatean, uztailak 20, Pablo Hasel rap kantariak eta Willis Drummond taldeak kontzertu bana eskainiko dute Azkoitiko plazan, 23:00etan hasita. Azkoitiko tabernarien elkarteak antolatu ditu bi kontzertuak.

Pablo Hasel

Azkoitiko plazan bi kontzertu izango dira larunbatean, uztailak 20, 23:00etan hasita. Batetik, Willis Drummond talde baionarra igoko da agertokira; 2006. urtean hasi zuten ibilbidea lapurtarrek, eta ordutik, hainbat disko argitaratu dituzte. Bestetik, Pablo Hasel rap kantari katalana izango da Azkoitian. Bigarren urtez izango da Hasel Azkoitian, iaz ere kontzertua eman baitzuen bertan. Honako lotura honetan irakur daiteke UROLA KOSTAKO HITZAk rap kantariari joan den urtean egindako elkarrizketa. Bi kontzertuak Azkoitiko Um Blem Ble tabernarien elkarteak antolatu ditu.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide