Azkoitiko Ikasle Abertzaleakek I. Ikasle Eguna antolatu du datorren zapaturako. Matadeixen ospatuko dute egitasmoa, eta hitzaldiak, bazkariak eta kontzertuek osatuko dute egitaraua.
12:00etan, Itaia emakume sozialisten sareari eta festa ereduari buruzko hitzaldia hasiko da, eta 14:30ean, bazkaritarako elkartuko dira. 17:00etan, berriz, musikak hartuko du aretoa, eta Istilu, Hell Riders eta Sofokaos taldeek kontzertuak eskainiko dituzte.
Antolatzaileek adierazi dutenez, bazkarira joateko aurrez izena eman behar da, azkottikoia@gmail.com helbidera elektronikora edo Instagrameko @azkottikoia kontuan zuzeneko mezua idatzita. Bazkarira eta kontzertuetara joan nahi dutenek zortzi euro ordaindu beharko dute, eta soilik kontzertuetara joan nahi dutenek sei euro ordaindu beharko dute.