Hilabete osoan zehar xake partidak jokatzen ibili ostean, atzo, igandea, jokatu zuten IV. Anaitasuna Kakute koparen finala, Azkoitian. Lehia estuaren ostean, Hector Sanchez bere anaia Carlos Sanchezi nagusitu zitzaion finalean; hirugarren eta laugarren postuak, berriz, Juan Carlos Valor eta Anibal Fernandezentzat izan ziren, hurrenez hurren. Guztira, hamabost minutu inguruko partidak jokatu zituzten lehiakideek. Datorren urtera begira jarri dira dagoeneko Azkoitiko Anaitasuna xake taldeko kideak, eta ez dute baztertzen hainbat partida internetez jokatzea hemendik aurrerako edizioetan.