Gipuzkoako hainbat mendi eta herri igaro ostean, atzo, larunbata, amaitu zen Ehunmilak Ultra Trail proba Beasainen. Ixaka Oñederra eta Imanol Aleson azkoitiarrek Julian Morcillo madrildarrarekin osatutako Burugogorrak taldea izan zen lasterketaren helmugara iritsi zen lehen taldea, errekor eta guzti, gainera. Egun bat, hiru ordu eta 28 minututan iritsi ziren Burugogorrak taldeko kideak lasterketaren helmugara; 21:28an heldu ziren Beasainera, hain zuzen ere.
Ostiral iluntzean pasa zen Ehunmilak Ultra Trail proba Azpeititik eta Azkoititik,eta eskualdeko hainbat korrikalarik parte hartu dute aurtengo edizioan.