Gaur, larunbata, Buff Epic Trail proba izan da Vall de Boin (Lleida, Herrialde Katalanak) eta Borja Zubizarreta azkoitiarrak lehen postua eskuratu du 26 kilometroko kategorian. 08:00etan abiatu da lasterketa, eta guztira, 3.600 metroko desnibela duen lasterketa egin behar izan dute lehiakideek. Lehia gogorraren ostean, azkoitiarrak lasterketaren lehen postua erdietsi du.
Borja Zubizarreta azkoitiarra Buff Epic Trail lasterketaren sari banaketan. (Buff Epic Trail)