Bigarren eskuko azoka egingo dute bihar, Azkoitiko Matadeixen

Urola Kostako Hitza 2019ko uztailaren 11

Goizean, 10:00etatik 14:00etara zabalduko dute, eta arratsaldean, 16:00etatik 21:00etara.

Martxoan egin zuten bigarren eskuko azokako irudia.

Bigarren eskuko azoka egingo dute bihar, ostirala, Azkoitiko Matadeixen. Goizez, 10:00etatik 14:00etara zabalduko dute, eta arratsaldez, 16:00etatik 21:00etara. Martxoan egin zuten bigarren eskuko produktuen lehen azoka, eta biharkoa bigarrena izango da. Azokaren helburua da erabilitako gailuei eta materialari bigarren bizia ematea.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide