Xabi Orozek beste bi denboralditarako luzatu du Delteco GBCrekin kontratua

Urola Kostako Hitza 2019ko uztailaren 10a

Xabi Oroz (Azkoitia, 1996) saskibaloi jokalariak Delteco GBC taldean jarraituko du datorren denboraldian, azkoitiarrak eta Donostiako klubak beste bi urteetarako hitzarmena sinatu ondoren. Aurreko denboraldia amaitu bitartean, Fundacion CB Granada taldean aritu zen azkoitiarra, sei hilabetez, klubak utzita. 

2017an, Urrezko LEB liga irabazi zuen Gipuzkoa Basketek, eta beraz, ACB ligara igo zen taldea; ordurako talde horretako jokalaria zen Oroz. Urte horretako udan taldearekin zuen kontratua berritu zuen azkoitiarrak, eta ordutik, talde horrekin aritu da. Iraurgi Saskibaloi Taldearen harrobian hazitako jokalaria da azkoitiarra.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide