Fran Garagarzak (Mutriku, 1969) 2020ra arte luzatu du SD Eibar futbol taldearekin duen lotura. Azkoitiko bizilaguna klub armaginaren kirol zuzendaria da 2011z geroztik, eta beste denboraldi batez arituko da kargu horretan.
Klubak gaur, asteartea, jakinarazi du Garagarzari kontratua luzatu diotela. Azkoitiko bizilaguna esker oneko agertu da taldearekin, eta han jarraituko duelako "oso pozik eta harro" dagoela adierazi du. "Eibar nire etxea da, eta niretzako aukera onena Eibarren jarraitzea da", gaineratu du.