Azkoitiko Urrategi auzoan festak ospatuko dituzte asteburuan

Urola Kostako Hitza 2019ko uztailaren 9a

Ostiralean hasiko dira ospakizunak, mus txapelketa azkarrarekin, baina igandea, Urrategiko Ama Birjinaren eguna, izango da jai egun nagusia.

Azkoitiko zaindari den Urrategiko Ama Birjinaren eguna izango da datorren igandean, eta auzotarren dagoeneko prest dute aurtengo jaien egitaraua. Azken urteetan bezala, bi egunetan ospatuko dituzte festak: ostiralean eta igandean.

Auzotarrek eta bertaratzen direnek ohiko ekintzekin ospatuko dituzte jaiak. Ostiral gauean, mus txapelketa azkarra jokatuko dute elkartean, eta lehen lau bikoteek honako sari hauek jasoko dituzte: irabazleek txapelak, 300 euro eta oparia irabaziko dituzte; bigarren sailkatuek, 150 euro eta oparia; hirugarrenek, Isidro erretegian bi lagunentzako afaria eta oparia eskuratuko dituzte; eta laugarren sailkatzen direnei bi oilasko eta oparia emango dizkiete.

Larunbateko atsedenaren ostean, igandean jarraituko dute ospakizunekin, eta egun osoan zehar hamaika ekintza izango dituzte auzoan. Ekitaldi erlijiosoek emango diote hasi egunari, eta segidan, bertso saioek, herri kirol erakustaldiak, trikirilariek eta umeentzako jolasek hartuko dute eguna. Era berean, Etxabe, Koatei eta Txibilter baserrietako astoek dema saioa jokatuko dute, eta irabazleak manta eskuratuko du. Trikiti doinuekin eta erromeriarekin agurtuko dituzte festak.

Hemen ikus daiteke Urrategiko jaien egitarau osoa:

  • Uztailak 12, ostirala:

22:00etan, mus txapelketa azkarra.

  • Uztailak 14, igandea:

09:00etan, meza.
11:00etan, Meza Nagusia.
12:00etan, bertso saioa, Agin Laburu eta Iker Zubeldiarekin.
12:30ean, herri kirol saioa: Urrestillako Mikel Larrañaga eta Xabier Aranburu Guzta eta Urrategiko Txikia IV.a eta Goenatxo III.a.
13:30ean, trikiti saioa, Zabale eta Larrañagarekin.
16:30ean, Lopeneren abereak.
16:30ean, ume jolasak, puzgarriak eta tailerrak.
18:00etan, Etxabe, Koatei eta Txibilterko astoen arteko dema.
Ondoren, Zabale eta Larrañagaren trikitilariekin erromeria.

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide