Cricket Txapelketa jokatu dute asteburuan Azkoitian, eta aurtengo edizioan, inoiz baino partaidetza handiagoa izan da. Oteiza frontoietan izan dira partidak, eta antolatzaileak "pozik" daude emaitzarekin. Neurketak amaitzean, sari banaketa egin zuten atzo, igandea, eta Gasteizek eskuratu zuen lehen saria. Bigarren postuan, Azkoitia sailkatu zen, eta hirugarrenean, Eibar. Banakakoetan, bateatzaile onenaren saria Yasir Alik irabazi du, eta jaurtitzaile onenarena, Amir Hamzak. Janire Igoa Ongizate zinegotziak eta Angel Martin Kirol zinegotziak banatu zizkieten garaikurrak.
Guztira, 50 jokalaritik gora elkartu ditu txapelketaren zortzigarren edizioak. Taldeak herrika osatuta, Arrasate-Eibar, Gasteiz, Urretxu-Zumarraga, Agurain, Donostia, Zestoa-Azpeitia eta Azkoitiak parte hartu dute lehian.
Hona hemen sari banaketako irudiak: