Joanes Balenziaga izkingile azkoitiarrak Sanferminetako Uztai Txapelketa irabazi du

Urola Kostako Hitza 2019ko uztailaren 7a

Iruñeko Sanferminetako Uztai Izkingileen Txapelketa irabazi du Joanes Balenziaga izkingile azkoitiarrak. Hiru uztai zintzilikatu dizkiote zezenari adarrean, sailkapeneko ondorengo bikoteek baino bat gehiago. Hiru minutuko lana egin behar izan du Balenziagak, Ander Lizarralde txapelketako bikotearekin batera. Espainiako Liga Nazionalean ari dira lehiatzen Balenziaga eta Lizarralde, eta gaurkoa ligako jardunaldia izan da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide