Iñaki Loinaz azkoitiarra, Euskadiko txapeldun Getxoko III. Akuatloian

Urola Kostako Hitza 2019ko uztailaren 6a

Iñaki Loinaz atleta azkoitiarra Euskadiko txapelduna da gaur, zapatua, Getxoko III. Akuatloia irabazi eta gero.

ñaki Loinaz atleta azkoitiarra.

Getxoko III. Akuatloi proba irabazi du Iñaki Loinaz ANB taldeko atleta azkoitiarrak, eta ondorioz, Euskadiko txapeldun berria da. Proban igeri eta korrika egin behar izan dute parte hartzaileek, Getxoko Areetako hondartzan eta kaian.

Hasteko lasterketa herrikoia egin dute, eta ondoren, 10:30ean, hasi da federatuen proba. Guztira 100 lasterkari inguruk parte hartu dute. Euskadiko Txapelketari zegokion lasterketa izan da, eta 2,5 kilometro korrika, kilometro bat igerian eta beste 2,5 kilometro korrika egin behar izan dituzte parte hartzaileek. Gizonezkoetan, Loinaz izan da azkarrena, 30 minutu eta 34 segundoko denbora eginda.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide