Bihar hasiko dira San Fermin festa ezagunak Iruñean eta beste hainbat txokoan, baina Azkoitian gaur ospatu dituzte jai horiek. Ohi bezala, Uztaila Jolasean udalekuetako umeek San Fermin txiki ospatu dute eguerdian, eta 12:00ak jotzearekin bat, txupinazoa bota dute udaletxeko balkoitik. Segidan, entzierroa egin dute Kale Nagusitik Baztarrikalderaino, eta plazan egin duten festarekin amaitu dute zita. Umeak ez ezik, herritar ugari elkartu da plazan eta kaleetan, San Fermin txiki bertatik bertara jarraitzeko asmoz.
(Argazkiak: Maxixatzen)
Ikusi Azkoitiko San Fermin txikiko argazki gehiago, Maxixatzen.eus atarian.