Azkoitiko taxi geltokia tokiz aldatuko dute. Hain zuzen ere, Ibai Ondo kaletik Xabier Munibe kalera lekualdatuko dute gunea, datorren astelehenean, uztailak 8. Beraz, egun horretatik aurrera, taxi zerbitzua erabili nahi duenak Elkarguneko tunelaren parera joan beharko du. Garraio zerbitzuak gune berean izan daitezen egin du udalak aldaketa. Horrela, ondoan egongo dira autobus eta taxi geltokiak, herritarren erosotasunerako.