Anaitasuna Mendi Bazkunako talde batek antolatuta, Mangaixue mendi bizikleta martxa egingo dute laugarren urtez irailaren 14an, eta dagoeneko eman daiteke han parte hartzeko izena. Txirrindulariek hilaren 11ra bitartean dute izena emateko aukera, eta momentuz, Rock The Sports webgunean eman daiteke. Irailaren 3tik 11ra bitartean, berriz, Azkoitiko Uhaitz okindegian ere eman ahal izango da.
Ohi bezala, bi ibilbide izango ditu martxak: bata, 35 kilometro eta 1.450 metroko malda positiboa duena; eta, bestea, 26 kilometro eta 1.100 metroko desnibel positiboa dituena. Bidean, anoa guneak jarriko dituzte antolatzaileek, eta amaieran dutxak eta mangerak ere izango dituzte. Horrez gain, helmugan janaria eta edaria banatuko dizkiete parte hartzaileei, eta opariak ere zozkatuko dituzte.