Igor Zubeldiak 21 urtez azpikoen Eurokopa irabazi du Espainiako selekzioarekin

Urola Kostako Hitza 2019ko uztailaren 1a

Zubeldia ezkerrean, Mikel Oiarzabal eta Mikel Merino Realeko jokalariekin batera. (Argazkia: Mikel Oiarzabal)

Igor Zubeldia futbolari azkoitiarra Europako 21 urtez azpiko txapelketan lehiatu da Espainiako selekzioarekin, eta taldeak finala irabazi zuen atzo, igandea, Udinen (Italia) jokatu zuten norgehiagokan. Espainiako selekzioak Alemania izan zuen aurrez aurre Eurokoparen finalean, eta taldeak 2-1 irabazi zuen. Zubeldiak Espainiako hamaikakoan hasi zuen txapelketa, baina finalean ez zuen jokatu.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide