10:00etan hasi da txapelketa. Mikel Almanza nazioarteko epaileak zuzenduta, lau jokalariz osatutako 17 taldek parte hartu dute lehian, eta bost minutuko 17 txanda jokatu dituzte. Talde azkoitiarrez gain, eskualdeko taldeak ere izan dira Kontzejupen. Abadiño, Barakaldo, Villabona, Eibar, Elkano Getaria, Emakume Xakelariak, Fomento, Hondarribia-Marlaxka, Liendo, Martintxo, Santurtzi, Zornotza, Zuri Baltza eta Xaputarrak taldeak izan dira gainerakoak. Joxe Azkue Anaitasuna Kakuteko xake klubeko lehendakariordea zenari ere egin diote omenaldia.