Azkoitiko Matadeixen 23. urtemuga ospatu dute

Nerea Uranga 2019ko ekainaren 29a

Azkoitiko Matadeixen XXIII. urtemugako azken ospakizunak egin dituzte gaur egun osoan, Matadero Ekintzak taldeak antolatuta. Bizipoteoarekin hasi dituzte gaur urtemuga ospatzeko ekitaldiak, eta segidan Mataderoan bazkaltzeko elkartu dira dozena pare bat lagun. Bazkalostean, berriz, serigrafia tailerra egin dute parte hartzaile bakoitzak eramandako kamisetekin, poltsekin eta abarrekin. XXIII. urtemugako kamisetaren diseinu lehiaketaren irabazlea ere erabaki dute, eta Iker Agirre Alemanek egindakoa aukeratu dute. Tailerraren ostean luntxa egin dute, eta 23:00etan, ospakizun eguna bukatzeko, Miss Bihotza DJa ariko da musika jartzen.

(Argazkiak: Olatz Aguado)

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide