Txikito de Azkoitia pilota txapelketako finalak jokatuko dituzte bihar

Urola Kostako Hitza 2019ko ekainaren 28a

Gurea pilotalekuan jokatuko dituzte finalak, 10:30ean hasita. Guztira, hiru partida izango dira.

Iazko txapelketako finalistak. (Maxixatzen)

XLIX. Txikitoren oroimenezko pilota txapelketako finalak jokatuko dituzte bihar, larunbata, Azkoitiko Gurea pilotalekuan. 8 urteko mutilen mailan, Iuri Valle eta Unax Oteiza ariko dira, Jaret Romeroren eta Ibai Etxeberriaren aurka. 9-10 urtekoen mailan, berriz, Iker Beristain-Julen Etxaniz eta Oier Juaristi-Urtzi Segurola bikoteak izango dira finalistak. Hirugarren eta azken partidan, 11-12 urtekoak lehiatuko dira: Axier Urangak eta Denis Galarzak Haritz Aranguren eta Joritz Azkoitia izango dituzte parez pare. 10:30ean hasiko dira neurketak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide