Hainbat urtetako geldialdiaren ostean, berriz antolatu dute Zakela eta Dean tabernek Azkoitiko presoen aldeko pala txapelketa. Uztailaren 7tik 26ra bitartean izango dira partidak, eta Goiko Losa pilotalekuan jokatuko dira partida guztiak. Bikoteko hogei euro ordaindu beharko da izen ematea, eta lehiakide guztiek kamiseta bana jasoko dute opari. Izena emateko azken eguna uztailaren 2a, asteartea, izango da eta Dean, Zakela edo Tta-kun tabernetan eman ahalko da izena.