Bardozeko hilketa matxista salatu dute hainbat azkoitiarrek

Urola Kostako Hitza 2019ko ekainaren 27a

Bardozeko etxe batean (Lapurdi) adineko bikote bat hilik aurkitu zuten asteartean, eta Poliziaren hipotesi nagusia da gizonak emaztea hil ondoren bere buruaz beste egin zuela. Gertaera salatzeko, elkarretaratzea egin dute hainbat azkoitiarrek plazan.

Atzo Azkoitiko plazan egin zuten elkarretaratzeko irudia.

Bardozeko etxe batean (Lapurdi) adineko bikote bat hilik aurkitu zuten asteartean. Poliziaren hipotesi nagusia da gizonak emaztea hil zuela, eta bere buruaz beste egin zuela gero, tiroz. Gizonak 90 urte zituen, eta emakumeak, 72. Gertaera hori salatzeko, elkarretaratzea egin zuten atzo, asteazkena, Azkoitian, Sostenipe talde feministak deituta. Plazan elkartu ziren hainbat lagun, 19:00etan. "Ozen eta argi esan nahi dugu emakume bat erasotzen duten bakoitzean guztiok erasotzen gaituztela", azaldu du Sostenipek. Emakumeok aske eta bizirik! lelopean egin zuten protesta.

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide