
Bardozeko etxe batean (Lapurdi) adineko bikote bat hilik aurkitu zuten atzo, asteartea. Poliziaren hipotesi nagusia da gizonak emaztea hil zuela, eta bere buruaz beste egin zuela gero, tiroz. Gizonak 90 urte zituen, eta emakumeak, 72. Berriaren arabera, Euskal Herrian indarkeria matxistagatik hildako bigarrena da aurten.
Gertaera hori salatzeko, elkarretaratzea egingo dute gaur Azkoitian, Sostenipe talde feministak deituta. Plazan elkartuko dira, 19:00etan, eta herritarrei dei egin diete bertaratzeko. "Ozen eta argi esan nahi dugu emakume bat erasotzen duten bakoitzean guztiok erasotzen gaituztela", azaldu du Sostenipek. Erasorik ez erantzunik gabe! Emakumeok autodefentsa feminista lelopean egingo dute protesta.