Otaba Txiki egunarekin agurtu dituzte Elosun Otaba jaiak

Urola Kostako Hitza 2019ko ekainaren 25a

Asteburuan festa giroa izan zen nagusi Elosun Otaba jaietan, eta atzo, astelehena, Otaba Txiki egunarekin datorren urtera arte agurtu zituzten herritarrek Elosuko jaiak. 12:00etan auzoan hildakoen aldeko meza izan zen lehenik; ondoren, Piskolabitx jolasa egin zuten, eta 15:00etan jan-edanerako tartea izan zuten herritarrek Elosun, herri bazkaria izan baitzen. Arratsaldean, umeentzat, gazteentzat eta helduentzat antolatutako jolasak izan ziren, eta ondoren, Laja II.a eta Lutxurdio trikitilariekin triki poteoa izan zen. Atzoko egunari eta Otaba jaiei behar bezalako amaiera emateko, afaria izan zen, eta azkenik, erromeriarekin amaitu zen Otaba Txiki eguna.

Hona hemen Otaba Txiki eguneko argazkiak:

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide