Martirieta eta Urrategi auzoetako baserri bideak konpontzen hasiko da Azkoitiko Udala

Urola Kostako Hitza 2019ko ekainaren 25a

Aste honetan hasiko dira lanekin, eta hilabete inguruan bukatzea aurreikusten du erakundeak. Martirieta auzoko Mendizabal eta Amusategi baserriei nahiz Urrategi auzoko Euzkitza eta Olaran etxeei eragingo diete lanek.

Azkoitiko Udala Martirieta eta Urrategi auzoetako baserri bideak konpontzen hasiko da aste honetan. Aurreikuspenen arabera, lanek hilabete inguru iraungo dute, eta besteak beste, asfaltoa berritu eta harri-lubetak eraikiko dituzte. Martirieta auzoko Mendizabal eta Amusategi baserriei nahiz Urrategi auzoko Euzkitza eta Olaran etxeei eragingo diete lanek.

Udalak jakinarazi duenez, 199.511,26 euroko aurrekontua dute lanek. Erakundearen arabera, udalak 600.000 euro inbertitu ditu azken lau urteetan baserri bideak konpontzen, eta horretarako ahalegina egiteko prest agertu da, "baserritarren eskaera nagusia errepideak konpontzea" delako.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide