Anaitasuna mendi bazkunak ibilaldia egingo du Izarraizko harrobira

Urola Kostako Hitza 2019ko ekainaren 24a

Datorren larunbatean, ekainak 29, eskalatzera joango dira. 09:00etan abiatuko dira, Aizkibel liburutegiaren aurretik.

Izarraizko harrobia.

Azkoitiko Anaitasuna mendi bazkunak ibilaldia egingo du datorren larunbatean, ekainak 29, Izarraizko harrobira. Eskalatzera joango dira, 09:00etan Aizkibel luburutegiaren aurretik abiatuta. Anaitasunakoek jakinarazi dutenez, 18 urtetik beherakoek nagusi batek lagunduta joan beharko dute, eta ibilaldian parte hartu nahi dutenei federatuta egotea gomendatu diete.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide